Elorrixotik 3457Km

Oingo helburua Eslovenia zeharkatu ta Zagrebera heltzia. Mendiak atzian laga dodaz ta horrekin elurra ta hotza. Kranj herria ikusi dot, alde zaharra bi erreken artian dau ta etxe ta kale guapuak aurkitu duaz bertan.

Handik aurrera egin dot eta Trojane herrian derrigorrezko geldialdia; bertan Kofri onenak eiten omen bait die, pastel antzeko bat. Jentez beteta, sartu ta irten bollo goxo hoiekin ta ni… atzetik; oso onak ein berrixak!

Gero Sava erreka hartu ta Zagreberako noranzkoa, bidean kriston pagadiak aurkitu izen dot lo egiteko lekuak ta egualdia hobera!

Sentsazio on horrekin laga dot Eslovenia, ta esan behar dot oingoz lurralderik erakargarriena izen dala. Gomendagarria!

Azkenien muga zeharkatu ta pedalei dexente emonda lortzen dot Zagrebera heltzia… kasualidadia: San Patric Day! giro irlandesa aurkitzen dotena bertako plaza baten; badakizue: musika, dantzak, zerbeza ta giro oso ona, beraz hostela hartu ta bertan geratzen naz.

Aste honetan bisita bat dator Zagrebera; super Izaro, ta 10 egunez egongo ga bizikleta barik Kroazia ikusten, beraz oporraldi bat hartuko dot, ondo etorriko jata.

Bera etorri aurretik Zagrebeko inguruetatik nabil ta hiria oso guapua da ta jente gazte asko dabil. Inguruko herri batzuetan txabolismoa kasik aurkitu dot ta pobrezia hurratzen dabezan lekuak, baina jente oso atsegina ta jatorra.

Ba holan ba; atsedena, konpaniaz gosatu, kroazia beste modu baten ikusi… kontauko dotsuet zelan doien!

Hemen Teo ezagutu dot, ta bere etxia eskeini dosku, beraz arazo bat gutxiau.

Agur!

Urdin