Elorrixotik 3030Km

Esloveniatik nabil, asmua mendi ingurura gerturatzia da, baina ez dau egualdi onaren berririk, behe lainua ta egun pare batez euria bota ta bota, holan ez noie mendira.

Holako baten taberna baten babesean nauela; tipo bat gerturatu (ta nire arropa buztiak ikusita) bere etxean lo egiteko esaten dosta, ze esango diot nik ba?

Bikote oso majua, munduan ziar ibiltzen die motorraz, suerte edarra niria. Mapak ikusi, abenturak kontau… oso ondo, batez be euria hor jarraitzen dauelako.

Hurrengo egunian hauek agurtu ta Ljubljana hiriburura noie, bertan albergia hartu ta bi egun han egoteko (egualdi onaren zai) baina bidien berriz be buzti ta buzti.

Hiriburua ondo dau, anbiente dexente, jente gaztia. Gabaz ez naz urten baina fijo juerga edarra egongo dala (domeka goizian gaupaseruak ikusi duaz, je je, aspaldi ikusteke, beraz giro asuntua argi ona izan dala).

Ni egualdi onakin zuzen mendira, piskat igo baina tramo zailena tren antzeko batekin egin dot, bestela ez dot egualdi ona arrapatzen mendi inguruan. Azken tunela pasau ta dana edurtuta! baina zerua urdin, predikzinuakin asmatu dot. Hauek bai paraje guapuak, honarte basua ta erreka ur oso urdin bereziakin (soca, erreka)  erreka hau oso berezia da (ur ederran estilua baina kristona) flipantia koloria ta bertan raftina, kayak… udan aktibitate asko egin ahal die bertan. Ta gorau edurra, laku izoztuak ta mendiak (Triglav altuena 2864m) bista oso onak.

Lo egiteko edur gabeko tartetxo bat aurkitu ta atsalde osua eman dot bertan, irakurri… ze ona, gustoko dekot pake hau!

Hurrengo goizian kasu! edurra mara-mara, altura glatzen dot baina dexente buzti ta gradu bakarra dau, je je, hau be gustoko dekot!

Bled-era heltzean aterri da, beraz ondo. Laku bat dau bertan gazteluakin, irla bat… ondo dau herria, ta piskat aldenduta lo egiteko leku lasaia aurkitu dot, mahai batzukin, erreka albuan… gainera ez dau edurrik ta aterri dau! je je ez dot gehiau bier.

ARGAZKIAK

 

Laster arte!

 

Urdin.