Kozin (Eslovenia) – Istria penintsula (Kroazia)  

Elorrixotik 2742 Km

Eslovenian eman duaz egun batzu; Skocjan kobazulua ikusi, kriston leizea erreka ta guzti barrutik, flipauta geratu naz. Gero zuzen bere kostaldera, 47km kosta deko hiru herri nagusikin; koper, Izola ta Piran.

Herririk herri ibili naz egun pare batez, gustoko aurkitu duaz, batez be txikiak dielako. Piran igual edarrena. Portu guapua, aintzinako farua, veneziar estiloko etxe bat… gainera egualdi ona dala eta kafe batez goxatu dot terraza baten, itsasoari begira, holan bai!

Piran atzen utzi orduko Kroaziako mugan aurkitu naz, pasaportia gora pasaportia behera, nahiko aurpegi luzeekin hartu nabe, muga hauek iada ez die frantziatik italiarakua moduen.

Kostaldetik jarraitu dot, leku nahiko turistikuetatik baina hemen berriz be mahastiak eta olibonduak… polita bai, baina denda nun jarri? txoko bat aurkitu dot azkenien baina ordu pare batera polizia azaldu da. Pasaportia berriz erakutsi, lasai hitzegin ta hurrenguan ez akanpatzeko edozein lekutan… ondo hasi naz kroaziakin, je je.

Arreta gehiago jarri beharko dot, batez be dexente urrundu nazelako eta kultura eta pentsamoldeak be aldatzen doiezelako. Lurralde berriak die niretzako beraz keispetik ibilikio naz.

Istriako hasierako zatia ez dot ain gustoko eduki, baina laster jatetxe pillo bat arraina parrilan eskeintzen, baina asko itxita uda noiz iritsiko zain. Azken momentuan bat aurkitu dot zabalik ta arraina parrilan jan dot, ze ona! honek istria beste begi batzuekin ikustera lagunduko dosta, je je.

Herriak txikiak die baina guapuak; Porec, Rovinj… ez naz denbora luzez egoten baina danetan geratzen naz. Itsasoan irlak ikusten die, xelebriak, ta portuan arrantzaleak txalupetatik arraina saltzen, hori bai arrain freskua!

Holan Pulararte noia bertan hondartza baten alboan dagoen alberge baten geratuz, udan ona izengo da hemen bainu bat hartzia.Pulak bere kriston koliseoa dauko, baina bestela ezer gutxi (niretzako, klaro) nik deskantsatzeko hartu dot, bertako taberna baten "pivo" bat lasai hartu ta ohean lo egiteko.

Hurrengo egunetan ekialdeko kostaldea jarraitzen dot, ta azkeneko zatia; Brestovacetik-Opatijara, itsasertze oso guapua aurkitzen dot, ura bare bare ta oso gardena. Herri txiki pilo bat zeharkatu duaz geixenak oso lasaiak baina bakotza bere tokiakin.

Orain Opatija atzean utzi ta iparraldera noie, Esloveniara berriz, gustoko aurkitu naben ta piskat gehiau ibiliko naz bertatik; Kranj, Ljubljana (edurra ez bada parena jartzen, klaro) ta gero berriz be Kroaziara; Zagreben bisita bat dekot pendiente eta!

Berriz be Esloveniatik Kroaziarako mugan kriston txakur aurpegiakin hartu nabe, ze egiten dabe bertan lan egiten dabienak goizeko 9etan holako karetua eukitzeko (uste dot kafia ospinakin hartzen dabiela). Zeoze txarra egiten zabizela pentsarazten dotsue, kabroiak!  laga pakian! Hemendik aurrerako lurraldeetan abentura edarra izango da mugen kontu hau!

Argazkiak