Canpodoro-Kozina (Eslovenia)   

Elorrixotik 2380Km

Venezia, Venezia… zer ta ihauterietan!

Fusina kanpinean jarri dot denda, denda bakarra, neguan kanpinetan giro gutxi. Bertatik txalupa batek Veneziara eramango nau, eta bertan emango dot eguna bizikleta barik.

Goiz da, ta hotz asko eiten dau, baina hasi da herria esnatzen. Kanalak, zubiak, kaliak… lio edarra dau hemen, baina guapua da. Kale batzu jentez gainezka ta albuan dauena hutsik, danok ardiak moduen gabiz.

Plaza San Marco aurkitu dot, itzela. Detalle pilo bat daukon elisia ta plazia kristona (ez ebien elisakuek gastutan erreparau ez!)

Bestela be jente asko disfrazauta, ain mitikuak dien maskarekin, danok argazkiak atera ta atera. Bueltaka jarraitu dot baina holako baten nekatu naz, gauza larrei ikusteko, jente asko… geihegi niretzat, leku trankilauek hobeto. Baina hori bai, merezi izan dau ikustiek, oso ezberdina da herria.

Hori bai, turismeuai probetxua ateratzen dotsie bai, txis eitearren komun publikotan; 1,50€ ta interneta ordu bat 8€, je je, majaderuak, nirekin jai dekie!

Veneziatik Triestera habiatu naz, parajia ezberdina oinguan, ura alde guztietan, leku batzu fango antzekua edo marisma estilua ta ura geldi geldi, lakua emoten dau.

Holan jarraitu dot Aquileia herrirarte, bertan egun pasa egin erromatar garaiko gauzak ikusten, hau bai herri trankila, hobeto egoten da holan, turista barik!

Ta Italiako azken txanpan; Triesteko inguruan. Hirira heldu aurretik "Castelo Miramare" ikusi dot, parke guapua ta kriston gaztelua, leku lasaia ta bista oso onak.

Triesten lo egiteko mendian gora abiatu naz, ze azken km-tan parajia asko aldatu da, mendia ta basua azaltzen da, baina etxeetatik aldentzeko azkenien gora ta gora, baina leku oso ona aurkitu dot ta kriston ikuspegiak dauz. Hemen "Borgo Grotta Gigante" , kriston kobazulua baina ez naz sartu, Eslovenian beste bat ikusteko asmua bait dekot.

Triesten ihauterietako girua kenduta ez dot ezer intersantia aurkitu, beraz azkar egin dot ospa Esloveniaruntz. Muga igaro ta aldaketa; baso ugari, ta oso trankila, ordua zan holako parajiak aurkitzeko, denda jartzeko ez dot arazorik eukin! ea holan jarraitzen dauen, ze holan askoz gustorau nabil.

Ba bukatu da Italia. Azkenien ez naz ain gustora ibili, batez be denda jartzeko arazoengatik, dana pribaue! ta modu honetan bidaiatzeko garrantzitsua da, askotan 20 km egin izan duaz leku baten bila, eta horrek eragina dauko etapan ta zer esanik ez hanketan, je je.

Bestela gauza asko dauz ikusteko iparraldien, aipatzekuak: Venezia, Verona, Pavia, Gardako lakua, Sirmione penintsula, Aquileia, Borgo Grotta Gigante ta bere ingurune menditsua.

Aparte jentiakin oso gustora aurkitu naz. Jana berriz be erraza da ondo jatia beraz ez da gutxi. Baina espresso asuntua oso ona, laburra baina intensua! gustora hartu duaz kafiak italian!

Oin egun batzu Eslovenian ta gero Kroaziara; Istria penintsula ikusteko asmuaz. Bi lurralde hauetan galduko naz, ta ain gertu dauzenez batetik bestera ibiliko naz, ea ez dozuen arrastua galtzen!!

Ondo segi ta laster arte!

Urdin.