Alessandria-Canpodoro   Elorrixotik 2028Km

Bueno bueno, egualdia hobera egin dau behintzat, 4-5 egun die euririk ez dabela ein eta egun batzu kriston eguzkiakin ta zeru urdina.

Alessandriatik abiatu eta terrenuen laua da baina ez da ikusgarria, bizkarrian alpeak ikusten die, kriston piramide zuriak, baina bestela industrialde asko ta zentro komerzialak, paraje ez oso erakargarriak, Bresciararte.

Gero Garda lakura gerturatu nintzen; da parajia dexente aldatzen da, lakua mendiz inguratuta dau ta herriak politauek die. Hori bai nun jarri denda? kaguen italiano danak eta euren “privata”, dana pribaue! holan nabil bizikletakin txoko baten billa zouren pare bueltaka.

Lakua honen inguruan egun bi egin duaz, lasai lasai, bertan Sirmeone penintsula dau, ikustekua da, herri erromatar bat dau bertan, gaztelua… hori bai hau udan kaos edarra izengo da, baina oin gustora egon leike (neguan bidaiatzearen abantailak, je je) 

Lakutik zuzen noie Veronara bertan alberge bat hartu ta patsadaz ikusiu hiria. Oso guapua, danetik deko ta txikia danez erraz ikustekua; gazteluak, coliseoa, Julieta ta Romeon etxie ta balkoie… merezi dau buelta bat emotia. Ta nahiz ta negua izen jentia dabikl alde guztietatik, ea zer aurkitzen doten Venezian.

Veronatik Vicenzara juen ta bertan ordu batzu egin duaz, ez deko gauza askorik ikusteko, baina parke guapo bat aurkitu dot (igual nekatzen hasi naz horrenbeste duomo ta piazzakin). Gero herri irteeran iturri bila taberna bateko jentiakin elkartu eta poteoan bukatu dogu, ta gero eurokin bazkaldu dot, giro ona. Ta ni pozik jentia ezagutu eta eurokin erlazionatzearren, zeoze hasi da martxan.

Bazkalostien ardo zuri eta grappan nahastearekin buruen akanpatzeko leku bila noie eta azkenien baserri antzeko bateko jabiak bere landan denda jartzeko esaten dosta. Gero “vino clado” eratera gonbidatu dosta, oso ona! ardo berua azukera eta klabo eszentziakin. Barrenak eta burua berotzeko aproposa, gustora juen naz sakura.

Oso gustora bukatu dot aste hau, batez be azken eguneko esperientziagatik jentiakin. Bidaia honen zati garrantzitsuena dala uste dot (edo nahi dot izetia) beraz ea horrela jarraitzen daben.

Oso gertu nau Veneziatik!