Niza-Alessandria 1584km elorrixotik.

Italian sartu naz, ez da asko kostau, Nizatik 30 km-ra dau eta. Azken herri frantseza ; Menton, ikusteko modukua da; merkatua, parte zaharra…

Da Italiako kosta, ba orain artekuan antzera; guapua, batez be urak dekon kolorie urdina. Baina nork esango zoztan frantziako bageteak faltan botako nabezala? agian ez dot asmatu hasierako egun hauetan, baina ogia ez da apartekua hemen, ea espresso asuntuan zeoze nabaritzen doten.

Italiako Liguria zati hau udan ikusi nauen, beraz Savona  herrian Apenino mendilerroa zeharkatuko dauen bidea hartzen dot Alessandriaruntz (Apeninoak zeharkatzeko porturik bajuenetik, beste hitz batzutan). Eta zelako sorpresa, 400 metroko altueran nau, kostatik 14 Km-ra eta ingurune dana elurtuta aurkitzen dot (eskerrak porturik bajuenetik noian).

HOTZA berriz be, aparte elur girua dau, behelaino batek dana estaltzen dauelarik. Hau ikusita turbua jarri eta altuera galtzia dekot helburu (lehenau menu italiar bat jan eta gero: pasta a la arrabieta eta milanesa bat)  batez be edurra albotik kendu eta denda jartzeko toki bat aurkitzeko, zikua ahal bada. Baina emon eta emon atsaldeko 6-ak arte eta ezer, azkenien leku ziztrin batekin konformatu biher eta bitartien euria eta euria.

Elur giro honekin 3 egun egin duaz, ta buzteko arropa gehiago ez neukanean, Alessandriara heldu eta alberge baten sartu naz. Dana ondo zikatu eta ea hurrengo egunien eguzkia ikusten doten, ze iada hiru egun die eguzkia ikusteke nauela.

Imajinatu ahal dozue, Savonatik Alessandriara, piamontesa zonaldea, ez dotela asko disfrutau, parajia oso umela aurkitu dot  (edurtuta, edo urez betetako landak) laino itxi batekin beti, beste egualdi batekin beste begi batzuekin ikusiko neban ingurunea. Baina bidaiatzeko modu honek ez dau aukera asko eskeintzen egualdi aldetik.

Baina aipatzeko Aqui Terme herrian ur berua botatzen dauen iturri bat dauela, kuriosua, pena ez dala bainerarik egon, ta Alessandriak ez deko ezer apartekorik, baina frantziako herriekin alderatuz beste anbiente bat nabaritzen da. Tamaino polita deko eta zapatuen merkatua egon da egun guztian zehar. Afaltzeko txoko majo bat aurkitu dot eta pizza oso ona atera dostie afaltzeko. Bageteak ez oso onak baina beste jenero batzu primerakua. Esaten dan moduen: Tokian tokikoa, beraz dauenera moldatzen naz.

Horrela ba italiako iparraldean guztiz sartuta nau, oin piamontesa inguruan, Veronako noranzkoarekin egualdia aldatzeko esperantzarekin. Bihar materiale dana ziku eta egurra julian, ea zer aurkitzen dogun bidien.

argazkiak

Urdin.