Arles-Niza 1316 Km Elorrixotik.

Aupa jente!

Marsella ingurutik ibili naz baina erabaki neban bertara ez juetia, errepide oso handiak bizikletan ibiltzeko. Beraz goragotik juen naz, kostaldea Sain Tropezen hartuz.

Arlesetik irten eta zuzen ein dot Salon de Provencera eta gero herri txiki pillo bat zeharkatu duaz; Peyrolles, Rians, Tavernes, Cotnag. Tarte hau oso ondo egon da, haritzez betetako basoekin hasi eta olibondoekin bukatzeko.

Hori bai zibilizazino aldetik ezer gutxi, bizikleta denda bat aurkitzeko 300 Km egin behar izen duaz, herri oso txikiak eta ia ia hutsik, baina horrek bere xarma be badauka edo?

Azkenean "Chambre" batean sartzea erabaki dot (Bed & Breakfast) dutxa on bat, ondo afaldu eta ea etxekoandrea arropak garbitzeko prest dauen… azkenien hiru gauzak lortu nabezan, ezin kejau beraz.

Oin berriz frantziako azken txanpan nau, kosta urdina. Saint Tropezen hasi naz, iada kriston aldaketa nabarituz. Atzoko herrietan ez zeuan ia ezer eta oin "yates" beteta dau ingurua. Ba plan eta anbiente aberats honekin nabil frantziako azken zatian. Bi gaba kala batzuetan egin duaz eta gaur domeka Nizako albergian eingo dot lo.

Beraz Frantzia atzian itxiko dot bihar, azkenien esango dot gustora aurkitu nazela bertan. Jentiakin harreman gutxi eukin dot, baina paisaia era askotan aldatu da Frantzia osoan; Pirineoekin hasi, gero terreno lauak, baso ezberdin ugari eta bukatzeko kostalde erakargarri bat… konbinazino ona.

Jaterako orduan menu pare bat probatu duaz eta oso ondo jan dot; batez be "confit du canard"-a, oso gustora jan neban.

Lo egiterako orduen onena Chambreak die, betiko Bed & Breakfast-ak, danetik eskeintzen, dabe eta prezio nahiko onak aurkitu ahal die. Nik hala eta be gehinetan denda kanpainan egin dot lo.

Ta oin ea Italiako Iparraldiak zer eskeintzen dozkun!!

Argazkiak

Urdin.