Carcassonne-Arles   948 Km Elorrixotik. 

Aupa Jente!

Frantziatik bueltaka nabil, azkeneko erreferentzia Carcassonne izan zan. Ba bertatik abiatu eta zuzen hartu dot kostalderantz. Bidien mahasti pillua zeharkatu duaz, beraz ardoa hemen errege izengo da. Ea probatzeko aukera dekoten. Bestalde paisaia idorraua da, pinu maritimua asko ikusten da eta ni trankil euri gutxiau egingo dauelakuen… ta bi gaba oso euripean pasatu duaz!

Kilometroak ondo egiten die, laua bait da dana, beraz bi egunetan heldu naz lehen hondartzara, sensazino ona izen da itsasua ikustia, baina kriston haiziakin aurkitu naz, eta hau ez da lagun ona bizikletan ibiltzeko. Bi egunetan ez dot haizia gainetik kendu eta asko kostau jata nire hurrengo helmugara heltzia; Arles, baina heldu naz!

Bertan eman dot atsalde oso bat, herri txikia da baina badekoz Coliseo bat eta antzinako antzerki bat ikustekuak. Bestela be kale batzu guapuak die, estuak, etxe zaharrekin, kolore ezberdinekin. Ta azkenik Van Gogh margolaria be hemen bizi izan zan, ta berari buruz gauza pillo bat aurkitu ahal die.

Orain nik be egun oso bat egongo naz Arles inguruen bizikleta ikutu gabe, lasai, ondo jan ta ondo deskantzatzeko. Hurrengo helburua ez dekot oso argi, baina Niza izengo da seguruenik geldiune majo bat egiteko tokia. Ez lehenago Cannes, ST Raphael eta beste hainbat toki ikusi gabe… baina horrek etorriko die. Ondo segi ta gutxi gastau!

argazkiak

Urdin.