Elorrixo-Atarratze 281 Km 

Lehenengo astia pasau da jada Elorrixotik abiatu ginela. Hasierako egunak gogorrak izen dira, ez bakarrik portu batzuk igo behar izan ginuzelako, baizik eta jentia agurtu behar izan nebalako. Egia esa, oso egun polita izan zen lehenegua, izen be, espero ez neban jente pillo bat azaldu zan ni agurtzera (Parra tabernan, Elorrixoko plazan, Kanpazarren, Osintxun, Elgoibarren…). Batzuk niaz kilometro batzuk eittera be animau zien!

Baina behin agur danak bukatutakuan hor abiatu nintzen bakarrik Leitzako portu batean gora. Golpe latza bapatien bakarrik aurkitzia, baina gaba nun igaro behar nauen erabakitzeak aurrera egiten lagundu zoztan.

Hurrengo egunetan Baztango bailaran ibili nintzen, lasai-lasai eta astiro, alde batetik, hankak nekatuak neuzkalako eta bestetik, bakarrik ibiltzearen sentsasio berri horri neurria hartzen. Euskal Herria ondo ikustea nahi naben, batez ere, Iparraldeko zonalde batzuk, beraz, ibilbidea pixkat luzatu nauen Nafarroa Behera eta Xiberoa inguruak hobeto ikusteko (Donepele, Maule, Atarratze…). Azkenean baina, nahiz eta piskat gogoz kontra, Euskal Herria atzean utzi behar izan dot eta aurrera eiten doten einean konturatzen naz  ze edarra dan gure Euskal Herria!