Bestalde, apurka-apurka norberak ezarritako helmugetara ailegatzen zarela ikustea sari handia da, oso gogobeteta sentitzen zara. Mapa hartu eta egin duzun ibilbidea luzatzen ikustea itzela da! Eta autosufizientzia sentsazioa oso altua.

4.JENDEAK ZORATUTA ZAUDELA PENTSATUKO DU?

Nik ere hala uste dut askotan ja, ja! baina badakit inoiz egingo dudan gauzarik onena izango dela.

5.ZEIN DA ZURE HELMUGA MENTALA?

Nirvana, ja, ja, ja.

6.ZER JANGO DOZU BIDAIAN?

Lurralde bakoitzean moldatu beharra izango dut, jaki ezberdinak dastatuz eta ezagutuz. Lekuan lekukoa. Bestalde kanpineko sukaldearekin trebatzea ere komeni!  

7.NON ETA NOLA EGINGO DUZU LO?

Eguraldiaren arabera, baina printzipioz denda-kanpainan losakuarekin (basoan, hondartzan…)

8.DIRUA BEHARKO DUZU BIDAIATZEKO, ZEIN DA EGUN BATEKO AURREKONTUA?

Oraingoz ez daukat ideia handirik presupuestoen inguruan, baina hasiera baten 10€ eguneko mugan pentsatu dut. Ikusiko da!

9.EZ DAUKAZU BELDURRIK?

Beldurra? beldurtzen nauten horrenbeste gauza dago! Lehenengo aldia da horrenbeste denbora bakarrik noala eta horrek nolabait beldurtzen nau baina, aldi berean, probatzeko irrikan nago!.

10."ZONA BEROAK" GERRAK, PASATUKO DITUZU. ZEIN DA ZURE AURREIRUDIA LEKUOTAN?

Leku batzuk saihesteko asmoa daukat, baina beste asko nahitaezkoa izango da zeharkatzea. Bestalde, askotan leku hauei buruz heltzen zaigun informazioa dudan jartzekoa dela uste dut.

11.GAIXOTU ESKERO ZER?

Ospitaleren bat gertu izatea espero dut edo beste errekurtso baliagarriren batetatik gertu behintzat. Hala ere, botikin bat eramango dut gainean minimo batzuekin. Baina ez da ona izan behar bizikletaz bidaiatzen gaixotzea!

12.ZEIN DA ZURE HELMUGA MAPAN?

Grezia da nire lehenengo helburua.

13.BIZIKLETAN MATXURARIK IZANEZ GERO?

Orain arte ibili naizenetan arazo denak hala-hola konpondu eta aurrera atera naiz. Egia esan, mekanika arloan gabezia asko dauzkat. Bestalde, horregatik ere daukat gustuko bidaiatzeko modu hau, zuk zeuk egin behar baituzu dena!

14.HURRUN ZOAZELA DIOZU, NOLA KOMUNIKATUKO ZARA ORAIN HURBIL DAUKAZUN JENDEAKIN?

Askorekin internet bidez, beste batzuekin gutun bidez eta baita telefonoa… telefonoa ez dakit noraino izango den praktikoa.

15.ZER USTEN DUZU ATZEAN?

Orain arte bizitzan lortutako gauza asko, lagunak, errugbia, lana… Gainera ez dakit bueltan zer eta zelan aurkituko ditudan gauzak.

16.HERRI ASKOTARA SARTZEKO "BISATUA" BAT BEHAR DA, NOLA KONPONDUKO ZARA?

Bisatu asuntoarekin Europatik irtetean hasi beharko naiz. Oraingoz, aurreko herrialdean kontsulatura joan eta paperak egitea da nire asmoa, eta lortuz gero ba aurrera!

17.HORRELAKO BIDAIA BAT EGITEKO ASKO INFORMATU BEHAR IZAN ZARA, NOLA EGIN DUZU?

Lekuei dagokionez, batzuei buruz badaukat informazio dezente baina badira beste asko zeinetaz ez dakidan ezer. Espero dut bizikletaren erritmoak lagunduko didala lekuan lekuko informazioa lortzen. Baina oraindik gehiago prestatu behar dut, batez be hasiera. Materialari eta bidaiaren ideiari forma emateari dagokionez, denbora eta buruhauste asko dedikatu dizkiet, asko. 

20.ZENBAT PISU DARAMAZU ALFORJETAN?

Buff! 25 kg inguru.

21.AKANPATZEA DEBEKATUTA DAGO LEKU ASKOTAN. NOLA EGINGO DOZU?

Ahal bada erdi ezkutuan, nik esaten dudan lez, “keixpetik”. Jendeak ez bazaitu ikusten beti hobe.

22.HIGIENE KONTUAK ZER?

Dutxa antzeko bat eramango dut, ur hotzaz noski, eta errekak beti daude aukeran. Bestalde, hirietan albergeetan egingo dut lo, bertako “luxuak” erabiliz. Eta kanpinak ere izango dira erabilgarri.

23.ZERGATIK BAKARRIK?

Zaila da horrelako planak gustuko dituen norbait aurkitzea eta denboran bategitea are zailagoa da. Hala ere, esperantza daukat bidean jende ezberdin askorekin elkartzeko.

24.HOTZA ETA BEROA, GUZTIAK EZAGUTUKO DITUZU URTE OSO BATEAN?

Arlo horretan jakinduria asko batzea espero dut, batez ere ingurugiro eta naturarekin loturikoak. Izan ere, hotelak beti egongo dira aukeran baina horiek gabe moldatzea interesgarria deritzot oso. Baina badakit bai ondo, negu gorria jasango dudala.

25.BIDAIATU NAHI, BAINA AUSARTZEN EZ DENARI, ZER ESANGO ZENIOKE?

Denbora aurrera doala, ez dela geratzen eta argi dauzkazun gauzak egin behar direla.  

"Hobe egindakoaz damutzea ez egindakoaz baino".